XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gauza asko daudela bir-pentsatu beharrekoak azaltzen du tesi honek.
Marx'ek eta Engels'ek eta horien ondorengo marxista askok zuen baino leihaltasun eta prezisio xeheagoa eskatzen zaigu erlijio-analisi honetan.
5) Marx'ek eta Engels'ek kondairazko materialismoaren bidez esplikatu nahi zuten erlijioaren jatorria.
Nunbait sikologiazko eta ekonomiazko giro berezi batek Jainkoaren sorrera posible egin zuen.
Alabainan, gizonak Jainkoaren atzemateko, kondizio gnoseologiku bereziak (pentsatzeko ta abstraziorako ahalmen nahiko iaioak) eta ekonomiazko giro konkretu bat (izadiaren eta gizartearen indar mendera-gabeak oraindio) beharrezkoak izan baditu ere, ez dago Jainkoaren kontrako hauzia erabakia.
Hau da hauzia: gizonak milaka urteren buruan, bere adimena zoliagotuz zijoan neurrian eta izadia morroitu ezinik zeukalarik nabaritu zuen